Neo FreeRunner/eu

From Openmoko

Revision as of 00:39, 28 January 2010 by Joseba (Talk | contribs)

Jump to: navigation, search

Neo FreeRunner telefonoa Openmoko softwarea exekutatzeko asmoz sortutako bigarrena da. Lehenengoa Neo 1973 izenez ezagutzen da eta beragandik eratorri da Neo FreeRunnerra.

Contents

Datu teknikoak

  • Bereizmen handiko ukimenezko pantaila: 2.84” (43mm x 58mm) 480x640 pixel
  • 128MB SDRAM memoria
  • 256 MBeko flash memoria integratua (mikroSD edo mkroSDHC txartelaz handitu daiteke memoria)
  • microSD gunea, 16GBerainoko SDHC (Secure Digital High Capacity) txartelak onartzen dituena (Onartutako mikroSD txartelak)
  • Barne GPS modulua
  • Bluetootha
  • 802.11 b/g WiFia
  • 400Mhz ARM prozesagailua
  • 2 3D azelerometro
  • 2 LED, bakoitzak estalkian edo armazoiko ertzean dauden botoi bana argitzen du (bietako batek, pizteko botoiaren azpikoak, bi kolore dauzka [urdin/laranja] eta besteak, AUX botoiarekin doanak, kolore gorria dauka.
  • Tri-band GSM eta GPRS
  • USB Host funtzioa 500mAko argi-indarrekoa, honen bidez USB gailuei indarra eman dakieke, baina era berean, FreeRunnerraren bateria azkarrago agortu araziko du.

Bertsioak: Neo FreeRunnerra bi bertsiotan eskaintzen da, bata Ipar Ameriketako GSM bandarako (850/1800/1900 Mhz), eta besteamundoko beste eremuetarako GSM bandarentzat (900/1800/1900 Mhz). Besterik esaten ez baduzu, lekuan lekurara egokitutako telefonoa salduko dizu banatzaileak.

FreeRunnerraren hardware espezifikazioen eta osagaien zerrenda osotua Neo FreeRunner Hardwarea orrian aurkituko duzu.

Aurreko telefonoaren, Neo 1973 gailuaren eta Neo FreeRunnerraren arteko konparazioa Neo 1973 vs Neo FreeRunner orrian ikusiko duzu.

Neo FreeRunner berria erosteko

Freerunner02.gif

Banatzileengana jotzea da Neo FreeRunner berria erosteko aukera onena. Gailuak dakarren softwarea dela-eta, gaur egun garatzaileek eta erabiltzaile aurreratuek ondo erabili ahal izango dute telefonoa, baina erabiltzaile orokorrek, aplikazio multzo egokiarekin, oinarrizko erabilera egin ahal izango dute. Posta elektroniko bidezko ohar eta jakinarazpenak announce mailing list helbidean lor daitezke. Sarri egiten diren galderei buruzko erantzunak FAQ orrietan aurkituko dituzu.

Erabilerak eta erabiltzaileak

Neo FreeRunner gailua Linux sistema eragilean oinarritutako eta ukimenezko pantaila duen telefono dotorea da. Bere xedea erabilera orokorrekoa izatea da, bai eta linux sistemen erabiltzaile eta software garatzaileentzat ere.

Linux erabiltzaileek eta software garatzaileek asko estimatuko dute Neo FreeRunnerrak eskaintzen dien askatasun osoa, bai softwarea erabiltzerakoan bai eta FreeRunnerrerako aplikazio berriak garatzerakoaren ere.

Telefono erabiltzaileek bere berezitasuna eta errendimendua estimatu dezakete, eta batez ere, erabili ahal izango duen aplikazio aukera zabala. Gainera, gero eta aplikazio gehiago agertzen eta garatzen ari dira. Horien bidez mugikorraren hardwarearen erabilera osoa egin ahal izango du edozein erabiltzailek, eta bere beharretara egokitu ahal izango ditu aplikazioak. Merkaturatu zenez geroztik, softwarearen aurrerakada eta hobekuntzak azkar hasi dira, neurri handi batean OpenMoko taldea eta gero eta komunitate handiagoa elkarlanean ari direlako.

Zenbaterainoko erabilgarritasuna dauka?

Banaketa gehienekin FreeRunnerra telefono mugikor moduan erabilgarri dago. Hala ere, hainbat arazotxo sortu izan dira eta konpondu egin dira, eta erabilgarritasun aurreratu batzuk ere falta zaizkio, baina azkar aurreratzen du garapenak. GPS moduan ere erabil daiteke FreeRunnerra, horretarako hainbat aplikazio garatu baitira; ibilbideak jasotzeko edota ibilbideak kalkula ditzaketen aplikazioak erabilgarri daude banaketetan. Informazio gehiago nahi izan ezkero ikusi banaketen orriak.

Arren ikusi aukeratutako blog eta artikuluak ikuspegi eta gainbegirada gehiago nahi izan ezkero. hardware arazoak orria ere interesgarria izan daiteke.

Gehiago ikusteko

Kanpoko estekak

Personal tools
Key pages on:
Neo FreeRunner