View source for Manuals/Neo FreeRunner/eu
From Openmoko
You do not have permission to edit this page, for the following reasons:
You can view and copy the source of this page:
Templates used on this page:
Return to Manuals/Neo FreeRunner/eu.
You do not have permission to edit this page, for the following reasons:
You can view and copy the source of this page:
Templates used on this page:
Return to Manuals/Neo FreeRunner/eu.
Languages: |
English • العربية • Български • Česky • Dansk • Deutsch • Esperanto • Eesti • Español • فارسی • Suomi • Français • עברית • Magyar • Italiano • 한국어 • Nederlands • Norsk (bokmål) • Polski • Português • Română • Русский • Svenska • Slovenčina • Українська • 中文(中国大陆) • 中文(台灣) • Euskara • Català |
Mila esker Neo FreeRunner erosteagatik. Neo FreeRunner telefonoa Openmoko proiekturako sortu den bigarren hardware plataforma da. Gida honetan hasierako erabilerarako behar duzuna eta tresna berria ezagutzen ikasiko duzu.
Tips |
---|
Bideotxoa ere ikus dezakezu. Neo gailuaren bertsio zaharrarekin egina den arren, antzeko prozesua da. |
Lehendabiziko erabileraren aurretik Bateria guztiz kargatu behar da. Bateria kargatzeko 1000mA-ko kargatzailea edota 500mA-ko karga eman dezakeen USB portu bat erabil daitezke. Gaur egungo konputagailuek ez daukate inolako arazorik NEO Freerunnera kargatzeko USB portuak erabiliz. Itzalita baldin badago, ez da kargatuko, beraz, piztu eta interfaze grafikoa (GUI edo Graphical User Interface) agertu arte piztu dadila. USB kablea sartzen duzunean (USB kableak konputagailuari konektatuta egon behar du edota 1000mA-ko kargatzaileari, alegia, argi indarra eduki behar du) automatikoki piztuko da. Ez bada bere kabuz pizten, eskuz piztu dezakezu, horretarako, pizteko botoia sakatu (bost edo sei segundo sakatuta eduki). Botoi hau USB entxufearen azpian dago.
Nahiz eta kargatzaileak 2A-ko indarra emateko gaitasuna eduki, Neo Freerunnerraren karga-abiadura 1A-koa da, eta beraz, kargatze-abiadura kargatzailearen gaitasuna baino txikiagoa da.
Entxufeak hiru mota onartzen ditu: berez Ipar Ameriketako entxufea da, baina estalkia kendu eta Europako edota Erresuma Batuko entxufeetarako egokigailua jar daitezke entxufean. Horretarako, entxufearen estalkiaren kisketa sakatu eta estalkia kanporantz labaindu behar da. Kisketa entxufearen estalkiaren testua dagoen kontrako aldean dago. Kontuan izan Ipar Amerikako entxufearen bi konektoreak ez direla askatuko, horien gainetik sartu behar da egokigailua. Egokigailua ere antzera kentzen da.
Bateria kargatzeko denbora sarrerako indarraren araberakoa da,
Gailuak 100 mA baino gehiago behar ditu lanean ari denean, beraz, USB bidezko indarra 100mAkoa baldin bada, eteteko egoeran ez badago, gailua ez da kargatuko.
NOTE: ikusi Neo FreeRunner Hardware arazoak bateria guztiz husten ez lagatzeari buruz. |
Pizteko botoia
Ikututxoa edo kolpetxoa emanaz GTA02 gailua etete-egoeran jarriko da. Sakatuta edukiz gero gailua itzali egingo da. |
Aux botoia
Ikututxo bidez edo sakatuz pantaila blokeatuko da. |
Aurikularren Jack-a
Aurikularren jack-a 2.5mm dituen konektorea da, eta 4 kontaktu dauzka: stereo + MIC. Motorola smartphone (A780,A1200, ...) eta V-360 gailuek erabiltzen dutenarekin bateragarria da.
Informazio gehiago aurikularren orrian.
Zure gailua zer nolakoa den jakitea komeni zaizu, hau da, gailuaren aldaera (revision) zein den zehaztea komeni da.
Bi hauek garrantzitsuak dira, zure gailuan, fabrikan, zein irudi flasheatu (ezarri) duten jakiten lagunduko baitizute. (c.f. banaketak eta Neo FreeRunner (aka GTA02) aldaerak).
Freerunnerrean dagoen software ia guztia aldatu edo eguneratu daiteke, bai eta gailua pizteko beharrezkoa den abiarazlea eta GSM txipean dagoen softwarea ere.
Izatez, Neo FreeRunnerra berezko banaketa bat barnean ezarrita duela iritsiko zaizu, beraz, hemendik aurrerakorik egin beharrik ez duzu izango. Irakurri OM 2008 eskuliburua zure telefonoa erabiltzen hasteko. Gerora, zure gailuan banaketa berriagoa edota erabilera zabalagoa duena edota aukera bereziak eskaintzen dituena instalatu nahi zenezake, kasu horretan irakurri ondokoa.
Telefonoko sistema eragilea abiarazteko beharrezkoa da bootloader edo abiarazlea. Qi da gomendatutako abiarazlea Neo FreeRunner gailuan. Horrekin, abiatzeko prozesua azkarragoa baita. Hainbat sistema eragileren artean aukeratu ahal izateko, U-Boot abiarazlea mantendu beharko zenuke, hau abiarazle zaharragoa da. Abiarazlea http://downloads.openmoko.org/distro/testing/NeoFreerunner/ helbidetik har dezakezu eta NeoTool programaren bidez zure Linux PCan instala dezakezu. (ikusi http://wiki.openmoko.org/wiki/No_Linux ez badaukazu Linuxpean dabilen PCrik, baina hobe zenuke linux banaketa zirraragarriren bat instalatuko bazenio zeure PCari)
Gaur egungo GSM Firmwareaaren bertsioak Moko 11 izena du. Zure bertsioa zaharragoa bada bertsio berritzea egin beharko zenuke, horrela telefono gailuaren hainbat funtzionalitate-arazo konponduko baitira.
FreeRunner gailua mikroSD txartelean instalatutako sistemaren bidez abiaraziz hasi behar da, abiaratze honek automatikoki eragingo ditu beharrezkoak diren aginduak eta GSM firmwarea txipera irauliko (flasheatuko?) du. mikroSDra abiarazteko irudia kopiatzea era berezian egin behar izaten da (linuxeko dd agindua erabili beharko duzu ziurrenik) eta mikroSD irudia kopiatzerakoan mikroSDan dagoen informazioa guztiz ezabatuko da. Irudia tentuz jarri mikroSD txartelean, eta era egokian formateatu abiarazteko sistema egokia daukala ziurtatuz.
Prozedura hau fidagarria da GTA02 gailuan MOKO11 ezartzeko (flasheatzeko). Huts egiteko aukerak oso urriak dira _zehazki_ jarraitzen badituzu argibideak. Hemen azaldutako bideari jarraituz ez diozu kalterik eragingo zure gailuari.
Arreta berezia jarri `dd` agindua eragiterakoan nora kopiatu behar duen esaterakoan, dispositibo *fisikoa* adierazi behar da, esaterako /dev/sdm, eta *ez* partizioa (alegia ez /dev/sdmp1). Horrez gain, mikroSDko partizio guztiak desmontatuta daudela ziur egon `dd` agindua abiarazterakoan
Aurrekoaz ziur zaudenean, berriz begiratu ea aurreko abisuko baldintza guztiak betetzen dituzun, gainera, bada ez bada, ondo begiratu ea mikroSD dispositiboa den `dd` aginduari adierazitakoa, izan ere, disko gogorra adieraziz gero disko gogorreko eduki guztia ezabatuko baitu, eta oso erraza da nahastea, alegia, mikroSDa /dev/sdc izan daiteke, baina /dev/sdb disko gogorra izan daiteke. Beraz, arreta handiz idatzi agindua.
% sudo dd if=flash-moko11-2.image of=/dev/mmcblk0
Zure PCak mikroSD txartelak irakurtzeko gailurik ez badauka, mikroSD txartelera dd agindu bidez moko11 irudiaren kopia FreeRunner gailuan bertan egin dezakezu: instalatu task-base-smbfs, mikroSD txartela desmuntatu, horretarako umount /media/card agindua erabili (partizio gehiago baleuzka eta horiek ere muntatuta baleude guztiak desmuntatu). Une honetan bi aukera dauzkazu gutxienez:
Prozesu horiek azkartu egin daitezke, irudia gzip bidez konprimituz makinatik makinara pasa beharreko informazio-kopurua gutxitu egin daiteke, eta deskonprimitzeko aginduari zuzenean mikroSD txartelera kopiatzeko esan diezaiokegu:
% gzip -d < flash-moko11-2.image.gz > /dev/mmcblk0
Agindu honenkin, eta FreeRunnerreko fitxategi sisteman nahikoa leku libre edukiz gero, ez dogo PCa erabili beharrik, alegia, konprimitutako fitxategia FreeRunnerrean bertan jaso daiteke, eta deskonprimitu mikroSD txartelera. Baina 92MB libre behar ditu gutxi gora behera.
Abiorako Qi instalatuta eduki ala ez (ikusi aurrekoa), pizterakoan NOR menuraino joan behar da (horretarako AUX botoia sakatuta daukazun bitartean pizteko botoia sakatu) eta bertan "Boot from microSD (fat/ext2)" aukeratu behar duzu instalazio prozesua abiatu dadin. (per DocScrutinizer in #openmoko). Ez utzi Qi abiarazleari mikroSDko partizioa izan dadin sistemaren abioa. Antzekoa dirudien arren, berdez idatzitako "d_o_n_e" ez da azalduko eta ondorioz egin beharrekoa ez du egingo.
Firmwarearen bertsioa zein den jakiteko mickeyterm erabil dezakezu (cmd: "AT+CGMR"). SHR banaketa baldin badaukazu, ezarpenetan (settings) "Phone/Modem Information" aukerak firmwarearen bertsio zenbakia zein den esango dizu.
Atal honetan Neo FreeRunnerreko barne Flash memorian banaketa berri bat nola instalatzen den azaltzen da. mikroSD txartelean instalatu nahi baduzu, banaketaren eskuliburuetan begiratu nola egiten den hori.
Banaketa berri bat instalatzeko bi fitxategi beharko dituzu, bata fitxategi sistema nagusiaren irudia izango da (rootfs), eta bestea, kernelaren irudia. Fitxategi sistema nagusiaren irudia daukan fitxategiak ".jffs2" eduki ohi du bukaera gisa. eta kernelaren irudiak ".uimage.bin" bukaera edukiko du. Fitxategi hauek http://wiki.openmoko.org/wiki/Download helbidetik har ditzakezu. NeoTool programa erabili banaketa zure FreeRunnerrean instalatzeko. Barneko Flash memorian instalatzeko 70Mb-eko sistema batek 15 minutu inguru beharko ditu. Sistema Flash-eratu bitartean bateriarik gabe ez dela geratuko ziur egotea komeni da. Kontuan izan.
Flash memorian dena behar bezala dagoenean honakoa azalduko da pantailan:
status(0) = No error condition is present Done!